Winamp Logo
EKT | Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Cover
EKT | Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Profile

EKT | Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Basque, World-Traditional, 1 saison, 99 épisodes, 2 jours, 9 heures, 40 minutes
A propos
Mondragon Unibertsitateko Humatitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean bi urtez behin egiten da Euskal Kulturaren Transmisio aditua titulua. Tarte honetan, soinu kutxatik berrituko ditugu Aretxabaletako gela horretan entzundakoak.
Episode Artwork

6. saioa: Zinemagintza, poesia eta sorkuntza

Hizlariak: Telmo Esnal zinemagilea eta Rikardo Arregi poeta. Zinemagintza eta dantza filma…poesia eta sorkuntza. Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan....
07/08/202158 minutes, 9 secondes
Episode Artwork

5. saioa: Hango eta hemengo izateaz, makrotik mikrora

Hizlariak: Patxi Juaristi soziologoa, Ane Urizar HUHEZIko irakaslea eta Lutxo Egia idazlea. Hango eta hemengo izateaz, makrotik mikrora. Etorkinez, gure herrian martziano izateaz eta askoz gehiago…Kultura eta euskal kultura erdigunean.   Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan....
31/07/202153 minutes, 19 secondes
Episode Artwork

4. saioa: Zinemagintzaren eta antzergintzaren barrunbeez

Hizlariak: Jon Garaño zinema zuzendaria, Asier Altuna zinema zuzendaria eta Edurne Azkarate aktorea. Zinemagintza eta antzergintzaren barrunbeei buruzko saioa. Sortzetik, egitetik…euskaraz. Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan....
24/07/202154 minutes, 42 secondes
Episode Artwork

3. saioa: Gure historiaz eta kulturaz

Hizlariak: Haizpea Abrisketa (Kubako Gerraren inguruko doktorego tesia egiten ari da), Asisko Urmeneta (marrazkilaria) eta Amaia Alvarez (NUPeko historia irakaslea). Historia abiaputuntu hartuta, gure historiaz eta kulturaz arituko gara saio honetan. Nafarroa eta iparraldea presente. Kubako historiaz ere hizpidea jarrita. Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan....
17/07/202153 minutes, 41 secondes
Episode Artwork

2. saioa: Periferiatik erdigunera

Hizlariak: Elixabete Ansa, Uxue Alberdi eta Gari. Periferiatik erdigunera. Kulturaren perfieriak ardatz hartuta luxuzko hiru hizlari. Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kultur...
10/07/202157 minutes, 25 secondes
Episode Artwork

1. saioa: Sortzaile ikuspegitik, sortzeaz

Hizlariak: Maialen Lujanbio bertsolaria, Harkaitz Cano idazlea eta Ainhoa Urien idazlea. Sortzaile ikuspegitik, sortzeaz aritu dira. Bakoitza bere diziplinan. Pandemiaren eraginez nola aritu diren sortzen, sortu ote duten… Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan....
03/07/202151 minutes, 16 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 9. saioa: Gasteiz

Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren 9. saioan Gasteizera joan gara. Iñaki Lazkanok Lazarraga Kultur Elkartaren berri eman digu, Irati Iciarrrek Arabako euskalduntasunaz hitz egin digu eta Irantzu Lekuek Artgia Sorgune Aretoaz. Gainera, Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikarien ibilbidea ezagutu dugu hurbiletik....
26/07/201954 minutes, 58 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 8. saioa: Iparraldea

Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren 8. saioan Iparraldea hizpide. Meltxor eta Miren Artetxek Hendaiako euskal komunitatearen berri eman dute. Senperen Larraldea kultur-etxeko sekretuak eta bere jabe Andoni Iturriotz ezagutu ditugu. Urdiñarben Jean Mixel Bedaxagar kantariak Zuberoko iragana eta etorkizuna lotu ditgu....
10/07/201954 minutes, 43 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 7. saioa:Xabi Strubell, Toni Strubell, Marc Biosca, Irati Elorrieta

EKTren zazpigarren asteburuan Kataluniako prozesu independentista izan dugu hizketagai. Kultur eta hizkuntz ikuspegitik aritu dira Xabi Strubell, Toni Strubell eta Marc Biosca. Irati Elorrieta idazleak bere sorkuntza prozesuaren gakoak eskaini dizkigu....
01/05/201956 minutes, 40 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 6. saioa: Amurizatarrak, Ximun Fuchs, Ander Lipus, Mikel Ayerbe

EKTren seigarren saioan belaunaldiz belaunaldiko kultur transmisioa aztertu dugu Xabier eta Miren Amuriza aita-alabekin. Gainera, Ximun Fuchs eta Ander Lipus antzerkigileek haien proiektuen abiapuntua azaldu digute eta Mikel Ayerbe irakasleak euskal gatazkak literaturan izandako isla....
19/04/201953 minutes, 52 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 5: M. Agur Meabe, Izibene Oinederra, Josune Zabala, Iratxe Retolaza

Mondragon Unibertsitateko EKTren bosgarren saioan, lau elkarrizketa: Miren Agur Meabe idazlea, Izibene Oinederra artista, Josune Zabala Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria, Iratxe Retolaza literatur kritikaria....
18/04/201956 minutes, 14 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 4. saioa: Xamar, Jose Angel Irigaray eta Iñaki Zabaleta

Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren 4. asteburuan, Nafarroari buruz aritu gara, historiaz eta euskararen bilakaeraz, Xamar eta Irigarayrekin. Iñaki Zabaletak Wilhem Van Humboldten euskal ikerketak eta bidaiak azaldu dizkigu....
26/03/201954 minutes, 41 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 3. saioa: Imanol Miner, Pello Jauregi, Amorante,Xabier Gantzarain

Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren 7. edizioko 3. saioko hizlariak: Imanol Miner, Pello Jauregi, Iban Urizar Amorante eta Xabier Gantzarain. Euskaraldia, kultura eta euskalgintza izan dituzte hizpide....
01/01/201955 minutes, 26 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 2. saioa: Eduardo Apodaka, Itziar Ugarte eta Rafa Rueda

Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren 7. edizioko 2. saioa: Eduardo Apodaka soziologoa, Itziar Ugarte kazetaria eta Rafa Rueda musikaria. Euskal identitatea, euskal historiaren familia transmisioa eta musikagintzaren kezkak....
06/12/201855 minutes, 15 secondes
Episode Artwork

EKT 7, 1. saioa: Ibai Iztueta eta Maider Agirre

Ibai Iztueta (1977, Zegama) eta Maider Agirre (1974, Beasain) izan dira Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren 7. edizioko lehen saioaren protagonistak. Iztuetak euskal kultura eta hizkuntzaren arteko harremanaren erpinak aztertu ditu bere doktorego tesitik abiatuta. Agirrek norberak bere euskalduntasuna deskubritzeko ahaleginaren garrantziari eskaini dio arreta herritarren ahalduntzearen ardatzetik ekinez....
01/11/201830 minutes, 55 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 10. saioa: Lorea Agirre, saio guztietako protagonisten errepasoa

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 7. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria) izango da hizlaria. Bestalde, saio guztietako protagonisten errepasoa egingo da...
10/07/201757 minutes, 2 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 9.saioa: Mursergo, Jose Angel Irigarai

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 9. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Mursergo (musikaria) eta Jose Angel Irigarai (poeta, kultur eragilea, Ez dok Amairuko sortzaileetakoa) izan dira hizlariak....
10/07/201756 minutes, 23 secondes
Episode Artwork

EKT6, 8. saioa: Juan Mari Larramendi eta Miren Manias

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 8. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Juan Mari Larramendi (antropologoa eta filosofoa) eta Miren Manias (EHUko ikertzailea) izan dira hizlariak....
10/07/201756 minutes, 7 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 7. saioa: Gorka Urbizu eta Usoa Usandizaga

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 7. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Gorka Urbizu (musikaria) eta Usoa Usandizaga (soziologoa) izan dira hizlariak....
10/05/201755 minutes, 47 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 6. saioa: Itxaro Borda eta Ane Albisu

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 6. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Itxaro Borda (idazlea) eta Ane Albisu Iriarte (Atonduko kide eta jantzigintzan aditua) izan dire hizlariak....
10/05/201754 minutes, 53 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 5. saioa: Eneko Bidegain, Izaro Arroita eta Xabier Aierdi

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 5. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Eneko Bidegain (kazetari eta iadzlea), Izaro Arroita (kazetaria) eta Xabier Aierdi (soziologia irakaslea) izan dira hizlariak....
10/05/201755 minutes, 2 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 4. saioa: Ainhoa Agirreazaldegi, Mixel Ducau, Oier Araolaza

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 4. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Ainhoa Agirrezaldegi (bertsolaria), Mixel Ducau (musikaria) eta Oier Araolaza (antropoloa eta kazetaria) izan dira hizlariak....
13/01/201755 minutes, 26 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 3. saioa: Eduardo Apokada, Ana Gandara eta Markos Zapiain

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 3. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Eduardo Apodaka (soziologia irakaslea), Ana Gandara (ikertzailea) eta Markos Zapiain (idazlea ta filosofoa) izan dira hizlariak....
06/01/201755 minutes, 4 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 2. saioa: Gema Lasarte, Joseba Tapia, Ibai Iztueta, Castillo Suarez

Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoaren 2. saioak emandakoa bildu du Galder Perezek. Gema Lasarte (literatura irakaslea), Joseba Tapia (musikaria), Ibai Iztueta (Cultura vasca versus euskal kultura saiakera lanaren egilea) eta Castillo Suarez (idazlea) izan dira hizlariak....
14/12/201655 minutes, 19 secondes
Episode Artwork

EKT 6, 1. saioa: Joseba Zulaika eta Iban Aiesta

EKT 6ko ikasleek zergatik erabaki duten graduondokoa egitea; gainera,  euskal kulturaren erronkak gaurko gizartearen auziaren baitan aztertu dute Joseba Zulaika eta Iban Aiesta antropologoek....
03/11/201657 minutes, 19 secondes
Episode Artwork

EKT-5: L. ariznabarreta, X. Irujo eta Jon Berezibar

Larraitz Ariznabarreta EKT.5eko irakaslea exilio poetiko/politikoaz; Xabier Irujo Renoko Euskal Ikasketen zuzendaria euskal amerikar gizarteaz eta Jon Berezibar ikasle kazetaria EKT.5z GOIENArako osatu duen ikusentzunezkoez....
28/03/201657 minutes, 18 secondes
Episode Artwork

EKT-5: Kukuka, Eneko Balerdi eta Josu Zabala

Lasarte Oriako Kukuka  dantza eta antzerki eskolakoak, Eneko Balerdi dantzaria eta Josu Zabala musikaria eskarmentutik EKT.5en. Han jasotakoa irakaskuntzan txertatu nahirik Amaiur Aramaio ikaslea Bigarren hezkuntzarako proposamen didaktikoarekin....
25/03/201653 minutes, 39 secondes
Episode Artwork

EKT-5: Iratxe Retolaza eta Ibon Aranberri

Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburuaren berrirakurketa eginez Iratxe Retolaza eta Ibon Aranberri. Arestiri kiku eginez Oihane Bartra EKT.5ko ikasle bertsolaria ikasturte amaierako proiektuan Nire Amaren Hiria ikusentzunezkoarekin....
24/03/201655 minutes, 10 secondes
Episode Artwork

Xabier Irujo Amezaga

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (2015-07-29) : Xabier Irujo Amezagak euskal amerikar gizarteaz esandakoen bilduma, EKT5en....
09/03/201615 minutes, 57 secondes
Episode Artwork

Jesus Egiguren, Juan Jose Ibarretxe eta Xabier Zubizarreta

Jesus Egiguren, Juan Jose Ibarretxe eta Xabier Zubizarreta potilikariek esandakoak, euskal kultur nazioaz mintzatzen, EKT5en....
09/03/201630 minutes, 10 secondes
Episode Artwork

EKT-5en entzundakoak 2016/01/06

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluko ikasketen oinarrian dagoen Sorguneak ikertegiko hiru kide hizlari EKT-5n: Jon Sarasua Hiztunpolisa eskutan hartuta, Larraitz Ariznabarreta Kultur Ikasketez eta Lorea Agirre Korrikako mezua aletzen....
08/01/201654 minutes, 57 secondes
Episode Artwork

EKT-5en entzundakoak 2016/01/01

EKT-5n , Mixel Etxekopar, Pilare Baraiazarra, Patxi Uribarren eta Imanol Epelde, hurrenez hurren, Hebentik elkarteaz, hezkuntza euskalduntzeaz, hiztegigintzaz eta Etxepare Rap.i buruz....
08/01/201656 minutes, 30 secondes
Episode Artwork

EKT-5en entzundakoak 2015/12/25

Euskalgintzako esparru banatan lan egiten duten familia bereko kideak EKT-5n. Elkarlanean fundazioko kide diren Sorstarrak, Orio ekoiztetxeko Ibarbiatarrak eta Jimeneztar aita-alaba idazleak familia barruko trasmisioaz....
08/01/201653 minutes, 19 secondes
Episode Artwork

EKT-5en entzundakoak 2015/12/08

Nazio Kultural Euskaldunaren aurrerabideaz  Paulo Iztueta, Kike Amonarriz eta Joseba Sarrionandia. Azken honen 'Lapur banden etika ala politika'z, Julen Arexolaleiba, EKTko koordinatzailea, Nekane Goikoetxea, EKTko irakaslea eta Iban Arantzabal, EKT-5eko ikaslea....
10/12/201555 minutes, 23 secondes
Episode Artwork

J. Larrinaga, J. Zabala, I. Aranberri, I. Retolaza eta Aire ahizpak

Euskal kulturgintzaren transmisioari buruzko ikastaroak amaitu dira. Azken jardunetan entzundakoak bildu ditu Tere Belokik. Josu Larrinaga, Aire ahizpak, Josu Zabala, Ibon Aranberri eta Iratxe Retolaza hizlari....
26/06/201553 minutes, 33 secondes
Episode Artwork

Eneko Balerdi bere eskarmentutik

Eneko Balerdi dantzariak bere eskarmentutik hitz egin du euskal kulturgintzaren transmisiorako ikastaroetan. Tere Belokik jaso du hark esana.  ...
25/05/201512 minutes, 3 secondes
Episode Artwork

Imanol Epeldek euskal literatura eskolaratzeko bideaz

Etxepare Rapen egileak euskal literatura eskolaratzeko modu bat landu du. Eta hala erakusten du jendaurrean.  ...
25/05/201520 minutes, 47 secondes
Episode Artwork

Larraitz Ariznabarretak kultur ikasketez erakutsitakoa

Euskal kulturaren transmisiorako aditu titulua eskurateko ikasketen barruan, maiatzeko lezioetako bat Larraitz Ariznabarretak eskeini du. Kultur ikasketez hitz egin du. Tere Belokik jaso du....
25/05/201514 minutes, 8 secondes
Episode Artwork

Lorea Agirre: ''Honelaxe prestatu dut Korrikako mezua''

2015eko maiatzaren 29an, Korrika Bilbora heldu zenean, Lorea Agirre Jakin-eko zuzendariak izan zuen lekukotzaren barruan joan zen mezua irakurtzeko ardura. Guri mezua nola prestatu zuen kontatu digu, nola xehatu zuen....
01/05/201516 minutes, 56 secondes
Episode Artwork

Eider Rodriguezen eta Ixiar Rozasen eskarmentutik

Bi idazleok hitz egin dute kulturgintzaren transmisioaz martxoko lezioan. Bien testigantzak jaso ditu Tere Belokik UHEZIko aditu titulua eskuratzeko ikasketen saioaren ondoren....
20/03/201522 minutes, 24 secondes
Episode Artwork

Kike Amonarriz eta Thierry Biscary barrutik kanpora eta alderantziz

Nazio kultural euskaldunaren aurrerabideaz, kanpotik barrura eta barrutik kanpora aritu zaizkie otsaileko saioan Euskal Kulturgitnzaren trasmisio ikasketetako ikasleei Joseba Sarrionandia eta Kike Amonarriz. Lehendabizikoaren lezioa idatziz. Bigarrenarena, aurrez aurre. Eta gai berari jiraka Kalakan taldeko Thierry Biscary ere....
06/03/201524 minutes, 14 secondes
Episode Artwork

Paulo Iztueta, Mixel Etxekopar eta Josemari eta Gexan Sors

EKTko urtarrileko saioetan Paulo Iztueta, Mixel Etxekopar, eta Joxe Mari eta Gexan Sorsen lekukotzak jaso ditu Tere Belokik.  ...
26/01/201547 minutes, 33 secondes
Episode Artwork

EKT 2010. Mikel Laboa

Mikel Laboari omenaldia. Onintza Enbeita gidari zutela, HUHEZIKO ikastaldiotan aurten eta aurreko urteetan ikasle izan direnegandik sortutako omenaldia, Mikel Laboak euskal kulturgintzari egindako ekarpenaren ordain xumeari....
20/01/201522 minutes, 30 secondes
Episode Artwork

EKT 2010. Ibon Rodriguez-Laboa

Gaurko EKT irratsaio honetan entzungo ditugun kontu askok gogora araziko digute Xabier Lete ere. Gauza askotan izan baitziran bidelagun, Xabier Lete eta Mikel Labora. Heriotzaren ordua ere!...
20/01/201524 minutes, 43 secondes
Episode Artwork

EKT 2010. Andoni Egaña eta Jon Sarasua

Gaur, Andoni Egañak, Bertsozale elkartea sortu zenetik gaurdainoko aldaketen inguruko hausnarketa egingo digu. Jon Sarasuak Euskal Kulturgintzaren transmisioaZ emandako hitzaldietan euskaltasunaren etorkizunari buruzko ideiak plazaratu ditu....
20/01/201524 minutes, 55 secondes
Episode Artwork

EKT 2010. Imanol Lazkano eta Laxaro Azkue

Azaroaren 10eko saioan han izan zituzten Imanol Lazkano bertsolaria eta Laxaro Azkune, bertsozalea, gai jartzailea eta, urte luzez, Loiola Irratiko kazetari eta esatari izana....
20/01/201523 minutes, 37 secondes
Episode Artwork

EKT 2010. Iñaki Arruti

Mondragon Unibertsitatean, HUHEZIN, Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, hasi berria da Euskal Kulturgintzaren transmisioari buruzko graduondoko ikasketa berezien hirugarren edizioa. Gaurkoan Iñaki Arruti Lasarteko euskara teknikaria....
20/01/201522 minutes, 11 secondes
Episode Artwork

Martin eta Unai Ibarbia, transmisioaz

Martin eta Unai Ibarbia, aita-semeak, Orio produkzioaken sortzaile eta jarraitzaileak izan dira EKTko abenduko saioan euren lekukotza eskeintzen. Transmisioaz, kontutan, Tere Belokirekin....
22/12/201415 minutes, 56 secondes
Episode Artwork

Jimeneztarrak, Edorta eta Irati, transmisioaz

Aita-alabak izan dira EKTko ikastaroetan transmisioaz hizketan. Tere Belokik hitz egin du eurekin, lezioaren ondoren....
22/12/201413 minutes, 10 secondes
Episode Artwork

Larraitz Ariznabarreta: 'Exilioaren beharrik ba al dugu?'

'Martin Ugalde, diskurtso baten kartografiak' da bere tesia. Irakasle da UHEZIn eta Euskal kulturgintzaren transmisioan aditu bihurtzeko ikastaroan ere bai. 'Exilioaren beharrik ba al dugu?' galderatik abiatuta, Tere Belokirekin....
22/12/201411 minutes, 33 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 16. Joxean Artze eta Gotzon Barandiaran

'Txalaparta', isiltasun baten oihartzuna da, adierazkor bihurtu den isiltasuna : ibarraren bakartasuna bapatean zaldi bakartiaren lauhazkak zilatua, isiltasuna eta sosegua adierazkor bihurtzen dira. Txalapartari buruz, Joxean Artzeren hitzak....
27/11/201432 minutes, 26 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 15. Lorea Agirre, Andres Gostin eta Josu Lasa

Euskal hiztunen komunitateari zuzendutako hedabideak izango ditugu hizpide. Eta horretarako, bi kazetari izan ditugu EKT graduondokoan: Andres Gostin eta Lorea Agirre, biak Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian aritutakoak dira....
27/11/201431 minutes, 17 secondes
Episode Artwork

EKT 2009. 14. Irene Arraza eta Iñaki Artola

Irene Arraza, Tolosako kultura teknikariak Tolosako hainbat ekimen eredugarri, azalduko dizkigu. Eta ondoren, Iñaki Artola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko euskara zerbitzukoak ikastetxeek, transmisioaren alorrean egindakoaz hitz egingo digu....
27/11/201434 minutes, 7 secondes
Episode Artwork

EKT 2009. 13. Iñaki Martinez de Luna eta Xabier Lete

Iñaki Martinez de Luna irakasleak euskal kultura eta euskara bera bidegurutzean daudela esan digu. Bestalde, saioaren bigarren zatian, euskal kulturan ezinbesteko dugun pertsona bat ekarriko dugu gurera: Gaur, Xabier Lete hurbilduko zaigu....
27/11/201430 minutes, 19 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 12. Xabier Aierdi eta Amaia Zubiria

Aniztasunarekin jarraituz, irtenbide bat proposatzera datorkigu Xabier Aierdi soziologoa, adostasunean oinarritutako irtenbidea. Ondoren etorriko zaigu, bestelako gaietaz hitz egitera Amaia Zubiria kantaria; bere bizitza, kantagintza, ibilbidea......
27/11/201428 minutes, 56 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 11. Imanol Galfarsoro eta Txomin Peillen

Aniztasunaz hitz egingo dugu Imanol Galfarsoro irakaslearekin. Eta Modernitateaz arituko da, berriz, Txomin Peillen idazlea; Modernitatea euskal literaturara nork ekarri zuen argituko digu hurrengo minutuetan....
27/11/201430 minutes, 51 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 10.Eñaut Etxamendi eta Jon Sarasua

Iparraldean euskararen eta euskalgintzaren egoera zein den azalduko digu Eñaut Etxamendik. Ondoren etorriko zaigu Jon Sarasua soziologoa nortasunaren gramatikaz, kontsentsuaz, intelektualez.......
27/11/201430 minutes, 18 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 09. Josu Amezaga eta Amelia Barquín

Inmigrazioaz hitz egingo dugu gaurkoan. Josu Amezaga, soziologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin hitz egingo dugu. Eta ondoren etorriko zaiguna, Amelia Barquín, Mondragón Unibertsitateko irakaslea....
27/11/201432 minutes, 51 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 08. Joxe Anjel Lasa eta Joxe Anjel Irigarai

ARTEA izango dugu gaur hizpide. Horretarako, bi aditu izango ditugu gurean: Joxe Anjel Irigarai poeta (Jorge Oteizarengana hurbilduko gaitu) eta Joxe Anjel Lasa artista eta irakaslea (Arteari NOLA begiratu behar diogun argituko digu)....
27/11/201431 minutes, 55 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 07. Joxean Urdangarin eta Lourdes Aranguren

Gaurkoan administrazioaren funtzionamendua ezagutuko dugu. Eusko jaurlaritzako kultura saileko bi pertsona izango ditugu. Kulturaren Euskal Planaren koordinatzailea: Joxean Urdangarin eta Lourdes Aranguren, Kulturaren Euskal Behatokiko arduraduna....
27/11/201431 minutes, 57 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 06. Xabier Mendiguren

Euskararekin baina batez ere, euskalgintzan lanean jardun duen eta dabilen pertsona bati buruz hitz egin dugu gaurkoan. Xabier Mendiguren KONTSEILUKO idazkari nagusiarekin....
27/11/201428 minutes, 33 secondes
Episode Artwork

EKT 2009. 05. Arruti, Bilbao, Ezkurdia eta Perez

Iñaki Arruti, Lasarte Oriako Udaleko Euskara Teknikaria, euskara elkarteei buruz mintzatuko zaigu. Ondoren etorriko dira Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez. ARAKA izeneko ikertaldea osatzen dute....
27/11/201429 minutes, 13 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 04. Ane Larrinaga eta Joserra Vitoria

Ane Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Pizkunde garairaino eramango gaitu, eta Joserra Vitoria HUHEZI fakultateko irakasle eta musikariaren eskutik herriko dantza eta musika taldeen gaur egungo aztertuko dugu....
27/11/201428 minutes, 34 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 03. Kike Amunarriz eta Koldo Zuazo

Gazteek, euskara gero eta okerrago erabiltzen dutela uste baduzu, entzun Kike Amunarriz. Eta benetako euskara, euskalkiak direla, eta horiek babestu eta sustatu behar direla, eta euskara batua artifiziala dela uste baduzu entzun Koldo Zuazo....
27/11/201429 minutes, 32 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 02. Iñaki Arruti eta Jone Miren Hernandez

Euskarari buruz aritzen garenean, edo hobeto esanda, euskararen egoerari buruz hitz egiten dugunean...zer da burura etortzen zaiguna? Iñaki Arruti Orioko euskara teknikariarekin eta Jone Miren Hernandezekin hitz egin dugu....
27/11/201429 minutes, 56 secondes
Episode Artwork

EKT 2009, 01. Lujanbio, Agirretxe eta Amuriza

Mondragón Unibertsitateak antolatu du bigarrenez, EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIOARI buruzko graduondokoa; hezkuntza, eta tokian tokiko ekimen eredugarriak izango ditugu hizpide. Gaurkoan Maialen Lujanbio, Joxe Mari Agirretxe eta Xabier Amuriza....
27/11/201428 minutes, 8 secondes
Episode Artwork

Pilare Baraiazarra, Patxi Uribarren, Iñigo Ibarra eta Ander Lipus

Pilare Baraiazarra, Patxi Uribarren eta Iñigo Ibarrarekin ardatz nagusiez Tere Beloki....
25/11/201416 minutes, 4 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 26. Joxean Artze

Euskal kulturgintzaren transmisioaren hirugarren edizioaren ikasturtea amaieran, Joxean Artze euskaltzale, olerkari, idazle, txalapartariak emandako hitzaldia izango dugu entzungai....
24/11/201419 minutes, 20 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 25. Euskal Diaspora

Euskal dispora izango dugu gau hizpide. Euskal diaspora orain eta lehen. Eta beraien ikuspegi propioa eskaini digute Benan Oregik eta Joseba Etxarrik.  ...
24/11/201424 minutes, 9 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 24. Gorka Julio eta Maite Goñi

Bi elkarrizketa ditugu gaurkoan. Lehenengoa Maite Goñirena. Euskal Jakintza eta Gure Hitza bezalako blog ezagunak kudeatzeaz gain, lan asko egin du irakaskun. Eta bigarrena Gorka Juliorena. Interneten eratzen diren sareez hitz egin digu....
24/11/201427 minutes, 6 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 23. Mikel Zalbide

Mikel Zalbide Elustondo, euskaltzain osoa da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren arduraduna. Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetako bat izan zen....
24/11/201422 minutes, 43 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 22: Bidegain eta Uribe

Eneko Bidegain eta Kirmen Uribe, euskal kulturgintzaren izen propio bi izango ditu gaur bidelagun Joanes Imaz kazetariak. Bidegain Patxa kultur mugimenduak eta Uribe bere sorkuntza lanez mintzo zaigu batez ere....
24/11/201423 minutes, 36 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 21. Jon Sarasua

Aste santuko oporrak baino lehen Jon Sarasuarekin egindako elkarrizketa da gaur dakarkigun eskaintza. Euskal Kulturgintzaren transmisioari eskainitako gradu ondokoaren itzal-inguruan sortutako SORGUNEAK Ikertegia izango dute hizpide....
21/11/201423 minutes, 17 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 20. Jon Eskisabel

Jon Eskisabel dugu gaurko gonbidatua eta aldi berean berri emailea. Jon Eskisabelek euskal kantagintzaren esparrura eramango gaitu BADOK.INFO Interneteko ataritik....
20/11/201423 minutes, 17 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 19. Oier Araolaza

Oier Araolaza eta dantza, euskal dantzen unibertsoa izango ditugu gaur hizpide EKT saioan, Euskal Kulturgintzaren transmisioari eskainitako saio honetan....
20/11/201423 minutes, 19 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 18. Galparsoro, Bereziartua eta Irigarai

Bi zatitan joango zaigu gaurko EKT irratsaioa. Hala osatuko dugu: Lehenbizikoan Imanol Galfarsoro eta Gorka Bereziartua entzungo ditugu. Eta bigarrenean, Joxe Angel Irigarai....
20/11/201423 minutes, 29 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 17. Mario Zubiaga

Mario Zubiaga izango du solaskide gaur Joanes Imazek. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Zuzenbide Konstituzionalean eta Teoria Politikoan. Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea eta 19/98 sumarioan, epaitua, kondenatua eta absolbitua....
20/11/201420 minutes, 10 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 16. Manterola eta Aierdi

Euskal Kulturgintzaren Transmisioari gaur bi ikuspegitatik begiratuko diogu: Arte sorkuntzarenetik eta soziologiaren ikuspegitik. Elkarrizketa banatan hemen izango ditugu Ismael Manterola Ispizua arte historialaria eta Xabier Aierdi soziologoa....
19/11/201421 minutes, 21 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 15. Garaion eta Euskal Herria Zuzenean

Ikasleek bi esperientzia ezagutu dituzte: Batetik, natura, sorkuntza eta ondarea ikuspegi integratzaile batetik aztertzen eta lantzen dituen GARAION elkartea, eta bestetik, Ipar Euskal Herriko Kultur ekitaldi garrantzitsu bat: Euskal Herria Zuzenean....
19/11/201423 minutes, 55 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 14. Niko Etxart

Joanes Imaz-ek Niko Etxarterengandik jasoak. Xuberotarrak euskal kantagintzari egin dion ekarpena, bere esperientzia pertsonala, bizipenak eta sentipenak, eta gaurko kultur egoeraz duen iritzia, hori dena ondorengo minutuotan....
19/11/201423 minutes, 23 secondes
Episode Artwork

EKT 2011,13. Uztarria eta Kultur Ola

Euskal Kulturgintzaren Transmisioan, esperientzia eredugarrietatik ikasteko aukera izan zuten. Azpeitiko Uztarria koordinakundearen izenean Enekoitz Esnaola eta Hernaniko Kultur Olaren izenean, Amagoia Etxebarria eta Jokin Nazabal....
19/11/201423 minutes, 42 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 12. Porrotx eta Antton Luku

Bi testigantza jaso behar ditugu gaurko EKT saioan: Jose Mari Agirretxek, PORROTX pailasoarekin eta Antton Luku idazle eta antzerkilariarekin hitz egin zuen Joanes Imaz kazetariak....
19/11/201424 minutes, 51 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 11. Paulo Iztueta

Paulo Iztuetaren hitzaldia da gaurko EKT irratsaioaren ardatza. Gerra aurreko eta osteko euskalgintzaren gorabeherak inork gutxik bezala aztertu ditu eta zehaztasun handiz harilkatuko digu bere ekarpena ondorengo minutuetan....
19/11/201426 minutes, 7 secondes
Episode Artwork

EKT 2011, 10. Amondarain eta Narbaiza

Dionisio Amundarain eta Antxon Narbaiza, bi euskaltzale ezagun gaurko saioan. Dionisio Amundarainek, euskara eta eliza, eliza eta euskara, izango du argudio gai, eta Antxon Narbaizak, euskararen historia soziala eta geroratze prozesuak....
19/11/201424 minutes, 43 secondes
Episode Artwork

EKT 2011. 09. Aitor Zuberogoitia eta Durangoko azoka

Euskal Kulturgintzaren Transmisioaz hitzeginez, Joanes Imaz lankideak, batetik, Aitor Zuberogoitia Etxebarriko idazlea elkarrizketatuko du eta, bestetik, Durangoko Azokaz mintzatuko da Jon Irazabalekin, zuzendariarekin, eta Gotzon Barandiaranekin....
19/11/201425 minutes, 55 secondes
Episode Artwork

EKT 2011. 08. Nekane Goikoetxea eta Mari Luz Esteban

Bi solaskide izango ditugu saioan: batetik, Nekane Goikoetxea. Euskara teknikari lanetan jarduna  eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko UHEZIN irakasle dena, eta bigarren solaskidea Mari Luz Esteban antropologia ikerlari eta irakaslea izango da....
19/11/201424 minutes, 30 secondes
Episode Artwork

EKT 2011. 07. Aitzpea Leizaola

Aitzpea Leizaolaren doktorego-tesia:'Muga: Frontière, identité et territoire au Pays basque'. Hau izan da Joanes Imaz Lankideak Aitzpea Leizaolarekin izan duen soladaldiaren ardatza....
19/11/201420 minutes, 55 secondes
Episode Artwork

EKT, 2011. 06. Ikasleak

Eskoriatzako HUHEZIN, aditu titulua lortzeko helburuarekin,  Euskal Kulturgintzaren Transmisioari buruzko gradu ondoko ikastaldietara asteazkenero joaten diren ikasleak protagonista gaurko saioan....
19/11/201422 minutes, 39 secondes
Episode Artwork

EKT 2011. 05. Laboaren omenez

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoak bi saio eskaini dizkio Mikel Laboari. Bata Ibon Rodriguez irakasleak. Bigarrena, omenaldi-jaialdia, graduondoan ikasle izan direnek. Bi ekitaldi horien oihartzunez osatu dugu gaurko EKT saioa....
19/11/201424 minutes, 30 secondes
Episode Artwork

EKT 2010, 04. Joxerra Gartzia

Pasa den abenduaren 14an Eskorizatako HUHEZIN eskola eman ostean Joxerra Gartziarekin egindako solasaldiaren pasarterik adierazgarrienak batu ditu gaurkoan Joanes Imaz lankideak....
19/11/201422 minutes, 56 secondes
Episode Artwork

EKT 2010, 03. Mikel Laboaren omenez

Abenduaren lehenean bete ziren bi urte Mikel Laboa joan zitzaigula. Egun horretan Eskoriatzako HUHEZIN, Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Euskal Kulturgintzaren Transmisioari eskainitako ikastaldian, omenaldia egin zioten ikasleek....
19/11/201422 minutes, 20 secondes
Episode Artwork

EKT 2010, 02. Erramun Baxok

Erramun Baxok-ek Nafarroa Behereko soziolinguistak hitz egin du ikasleekin. Quebeck izan du hizpide behin berritan. Berak oso ongi ezagutzen du hango errealitate soziolingustikoa....
19/11/201423 minutes, 34 secondes
Episode Artwork

EKT 2010, 01. Joan Mari Torrealdai

Joan Mari Torrealdaik izan du Euskal Kulturgintzaren Transmisioari buruzko hirugarren edizioa irekitzeko ardura. Torrealdai EGUNKARIA Auziagatik epaitua eta absolbitua izan zen. Auzian han gertatutakoari eman nahi izan zion gainbegiratua....
19/11/201422 minutes, 5 secondes
Episode Artwork

Euskal kulturaren transmisioa praktikan: Lasarte-Oriako adibidea

EKTko ikastaroetan, lehendabiziko asteburuan Lasarte-Oriako adibidea ezagutzeko aukera. Joxe Mari Agirretxek edo Asier Sotak, edo Lasarte-Oriako kultur esperientzatan ardura izan duten hainbat lagunekin, euskal kulturaren transmisioaren alor praktikoaz, euren eskarmentutik abiatuta.                                                                  </p...
28/10/20147 minutes, 18 secondes
Episode Artwork

EKTko lehendabiziko lezioa Jon Sarasuarekin, zoru teorikoaz

UHEZIk hasi ditu Euskal kulturaren transmisiorako aditu titulua eskuratzeko ikas saioak. Lehendabizikoan, Jon Sarasuarekin, EKTren zoru teorikoaz.                                                                                                  </p...
28/10/201412 minutes, 53 secondes
Episode Artwork

EKT 2013: Ikasturtearen balorazioa Amarauna saioan

Julen Arexolaleiba Euskal kulturgintzaren transmisioa graduondoko koordinatzailea eta Igotz Alkorta, Euskadi Irratirako graduondoa burutu duen kazetaria elkarrizketatu dituzte Amarauna saioan. Ikasturteak emandakoari begira jartzeko unea izan da....
14/07/201325 minutes, 52 secondes
Episode Artwork

EKT 2013: Bernando Atxaga eta ikasleak, azken saioa atzera begira

Bernardo Atxaga izan dugu 2012-2013 ikasturteko azken gonbidatua. Atzera begira jarri eta euskal gizartean eragina izan duten geruzez aritu zaigu. Azken saioa izanik, ikasleen iritziak ere jaso ditugu graduondoaz eta urteko ahotsen bilduma ere opari....
29/06/201357 minutes, 42 secondes
Episode Artwork

EKT 2013: Anari Alberdi, dugunaren balioa azpimarratuz

Anari izan dugu bisitari EKTn. Bere ibilbidea oinarri hartuta erreparatu dio euskal musikaren panoramari. Ni-aren aurrean Gu-aren garrantzia azpimarratu digu eta azken aldiko zenbait mezuren aurka, baikortasunari lehioa ireki dio....
15/06/201330 minutes, 5 secondes
Episode Artwork

Maiatzeko laburpena: Euripeko kontuak

Euripean bada ere, bizi-bizi joan da maiatza EKT-n. Hezkuntzari arlo askotatik erreparatu diogu Idurre Alonso, Olatz Zugasti eta Isa Isazelaiaren laguntzarekin. Bi bisita berezi ere bai, Lasarteko Kukukakoak eta Mikel Errazkin antrolpologoa....
01/06/201351 minutes, 31 secondes