Vasco, Old Time Radio, 1 temporada, 27 episodios, 0 horas, 0 minutos
Artxipelagoa
Vasco, Old Time Radio, 1 temporada, 27 episodios, 0 horas, 0 minutos
Acerca de
Fikziozko podcast serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres Soinu diseinua: Santi Salvador eta Koldo Corella Ekoizpena: ULU Media
#24.- atala: Enperadore lokartua itzartuz
Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira era bat geldiarazteko.
Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere.
Fitxa teknikoa:
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
28/1/2024 • 0 minutos, 0 segundos
#23.- atala: Orreaga
Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin.
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Fitxa teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
21/1/2024 • 0 minutos, 0 segundos
#22.- atala: Hiru erregeen mahaia
Bizirik irauteko aukerak aztertzeko, Salah, Aitor eta Muñozek krisi bilera egin dute Urbasan. Ez dute alternatiba askorik, gudaontzi Germaniar ugari iritsi baitira Eibarrera Baltzari laguntzera.
Ziutadelan, Nizar faktoriatik atera dute eta Jarerekin batu da. Iker, aldiz, langileen mugimendua berpizten dabil buru-belarri.
Fitxa teknikoa:
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
14/1/2024 • 0 minutos, 0 segundos
#21.- atala: Hobeto hilda
Germaniar federazioko Faktoria Nagusiko langileak euren eskubideen alde altxatu dira, Karl buru dutela. Ziudadelako agintariek bortizki geldituko dute mugimendua ordea. Iker eta Jareren arteko eztabaida mingotsa eragingo du honek, bakoitza alderdi batean lerratuta.
Bitartean, Aitorrek Muñoz Eibarretik askatu eta Urbasara ekarriko du.
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
8/1/2024 • 0 minutos, 0 segundos
#20.- atala: Bidezidorrak
Ustekabeko erabakia hartu dute Urbasan babestuta dauden Salah-k eta Aitorrek: Baltza eta Germaniarren aurkako borroka gidatzeko, Muñoz lider gisara ipintzea. Horretarako, urpekontzia hartuta Eibarko katakunbetara itzuli beharko du Aitorrek.
Germaniako Federazioko Ziutadelan, ezusteko neurria hartuko du Jaren amak ere Monastegiaren aurka.
Fitxa Teknikoa:
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
31/12/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#19.- atala: Piztiak ala abereak
Ziutadelaren alderdi iluna ezagutu du Nizarrek, Gernaniarren Federazioko Faktoria Nagusian esklabuen pare lan egitera behartuta, "dohainik" gabeko beste hainbeste pertsonen moduan bizi da. Ikerrek ere begiak zabaldu ditu Karl, bere morroiaren lagun egin denetik.
Eibarren, Baltza amorratuta dago, Monastegikoek Germaniarren gudaontzi ugari geldiarazi dituztelako.
Fitxa Teknikoa:
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
24/12/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#18.- atala: Etsaiak, lagunak eta mamuak
Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salah-ekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarrera Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago.
Fitxa Teknikoa: Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria.
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier SagastaEskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
17/12/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#17.- atala: Berriro Itzuliko balitz
Artxipelagoa podcastaren hirugarren eta azken denboraldiari ekingo diogu hamazazpigarren atalarekin batera. Germaniarren Federazioko lurrak bertatik bertara ezagutzera doaz gure protagonistak. Orainarte aditzera besterik ez zuten, eta esameasak ugari...
Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala.
Fitxa Teknikoa:
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
11/12/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#00.- Artxipelagoa III. denboraldia. Hemen da azkena!
Erne!!!
Datorren astelehenean, Abenduak 11 Artxipelagoa fikzio podcastaren hirugarren eta azken denboaldia abiatuko dugu EITB Podkasten. Denboraldiaren lehen atala, 17. a, zurekin batera entzun nahi dugu, Dolby Atmos efektua barru barruraino sar dakizun. Horregatik, entzunaldi berezia egingo dugu elkarrekin Donostiako Principe zinemako 7. aretoan arratsaldeko 19.00tan. Eserlekua gordetzeko, eman izena email honetara idatziz: [email protected]
Denboraldi berriak nobedade ugari dakartza, hasi pertsonaietatik eta musikaraino. Zatoz entzunaldi berezira!
6/12/2023 • 0 minutos
#16.- atala: Zomorroak
Eibarren, Baltzak Muñoz atxilotuko du, akabatu berri dituen Eneko eta Iratirekin batera Ipar Afrikako Ligaren espioi eta traidore izatearen salaketapean. Horrekin, Kofradixak, Baltza buruzagi goren duela, Eibarko Errepublika berriaren jaiotza aldarrikatuko du. Hari solte bat du ordea: Aitor. Honek, katakunbetan zehar soldaduengandik ihesi, Kofradixaren lurpeko portu ezkutua topatuko du. Bertan, Itauntzailearekin egin beharko du borroka handik bizirik ateratzekotan. Salah eta Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak ere erasora joko du Eneko eta Iratiren heriotzaz ohartuta, nahiz eta Baltzak oraindik ere arma ezkutu bat baduen: zomorroak. Monastegian egoera ez da xamurragoa: Pompidouk Jare, Nizar Eta Iker Jonasen esku utziko ditu Jerome bere semea berreskuratzeko, nahiz eta amaiera ez den uste bezain ondo joango. Jonasek, opio eta diru truke hiru lagunak germaniarri salduta, Zuricheko portura iritsiko dira helikopteroz eta han ezusteko norbait izango dute zain.
_________________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
29/1/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#15.- Azpisugeak
Edengo lorategian giroa ez dago hasieran bezain gozo. Ikerrek uzkur jarraitzen du, Jarek beraien arteko harreman hasi berriarekiko azaltzen dituen zalantzen aurrean eta kobazuloan aldendu eta are barrurago lo egitea erabaki du haserre. Han ordea, lotan zegoen suge bat itzartu eta hankan heldu dio. Pozoiaren sendabideren baten bila itsasertzera hurbilduko dira presaka Iker eta Jare eta, bertan, haien bila zain dauden Pompidou eta Nizarrekin egingo dute topo. Sendabideak itxaron egin beharko du hala ere, Pompidouk, inor ohartu gabe, hiru gazteak lokartuko bait ditu Petrikiloaren edabeaz baliatuz.
Eibarren giroa ez da hobea. Zakur kutsatuen gorpuen erasoa, Baltzak berriz ere Muñozen aurre egiteko probestuko du, hau haserraraziz. Ezustean, Baltzak Eneko eta Iratik Salahrekin izandako grabazioa aireratuko du ordea, jendeak Muñoz traidore gisa ikusteko. Enekok eta Iratik Aitor topatu eta askatuko dute azkenean, baina honek ere ez du amaiera gozorik izango, Oinatzen traizioaren erruz.
_____________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
22/1/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#14.- Infernua hotza da koldarrentzat
Iker eta Jare, aurreko gauean larrutan egin ondoren, deseroso esnatzen dira uharteko kobazuloan. Izan ere, elkarrekiko dituzten sentimenduak ez dira guztiz berdinak eta Jarek, Nizarretaz maiteminduta jarraitzen du orandik.
Eibarren, Irati eta Enekok, Aitorren ziegaren bilaketarekin jarraitzen dute, egiten ari direnaz zalantzak dituzten arren. Ustekabean, Eibarko biltegi nagusian sua piztu da, setioari eusteko gordeta dituzten jaki ugari erreta galduz. Muñozek, haserre, Kofradixaren azpi-jokoa dela sumatuko du berehala. Ez du horren aurrean erreakzionatzeko asti handirik izango ordea, Ipar Afrikako Ligak, katapulta bitartez, hildako zakur kutsatuak jaurtiki baititu Eibar barrura, izua zabalduz.
________________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
15/1/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#13.- Aingeruak
Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Muñozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor ze ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea. Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean mozkortuko da bakarrik, Jare une oro buruan eta bihotzean duela. Jare, Ikerrekin batera, Monastegitik hurbil dagoen uharte batean ezkutatua dago ordea; Edengo lorategiaren tankera duen leku eder batean. Bertan, gaua kobazulo batean pasatuz, Iker eta Jarek elkarren ezagutza handiagoa izango dute. Batzuen gozamena beste batzuen oinazea izango da ordea: Monastegian, Jonas anaiak Kapitaina torturatzen jarraitzen du.
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizo soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
8/1/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#12.- atala: Balearen sabelean
Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean. Eibarren aldiz, egoera larritu egingo da Ipar Afrikako Ligak Osintxuko portura eraso bortitza bideratu ostean. Eneko eta Iratik, Salahrekin aurrez adostu bezala, erasoa Muñoz eta Eibarreko gudarosteekin bat egiteko baliatuko dute haien lagun gisa agertuz. Osintxuko portuan babestuak, setiotik irteteko ezusteko bidea agertuko da bat-batean.
_____________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizo soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
1/1/2023 • 0 minutos, 0 segundos
#11.- atala: Kybalion
Muñozek Monastegikoen erantzunaren zain jarraitzen duen bitartean, Eibarko katakunbetan Kofradixak bere Batzar Nagusia burutzen du ezkutuan, mundua beraien erara zizelkatzeko gordea duten arma sekretua noiz azaleratu zain. Nizar eta Madame Pompidou Arango portu librera iritsiko dira Jare eta itsaslapurren berririk lortu gabe. Etsipen beltzak jota, Arango portuko sorgin misteriotsu batengana joko dute laguntza eske: Petrikiloa.
Itsaslapurrek, beraien aldetik, Jare eta Ikerren dohainei esker Landetako itsaso arriskutsutik salbu irtetea lortuko dute azkenean, Monastegiko ateen aurrez-aurre geratu arte.
___________________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizo soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
25/12/2022 • 0 minutos, 0 segundos
#10.- atala: Azalaren azpian gordetzen dena
Eibarren, setioari aurre egiteko laguntza bila, Monastegiko Jonas Anaia misteriotsuarekin harremanetan jartzea erabakitzen du Muñozek, Euskal Artxipelagora bakea ekartzeko ahalegin erabat ezberdinean, Irati eta Enekok Salah Ipar Afrikako Ligaren buruzagiarekin errendizioaren baldintzak adosten dituzten bitartean.Nizar eta Madame Pompidouk, beraien aldetik, Jareren atzetik jarraitzen dute eta Aragoiko itsasertzera iristen dira. Han, danbor hots beldurgarrien artean, menditarren erasoa jasango dute ordea. Iker eta Jare ez dira egoera samurragoan aurkitu itsaslapurren itsasontzian. Landetako Itsasoaren erdian, bat-batean, urpetik datorren piztia izugarria azaldu zaie…
_____________________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizo soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
18/12/2022 • 0 minutos, 0 segundos
#09.- atala: Zaindu gaitzazu
Ustekabeko azken agerraldiaren ondoren, Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak Eibar setiatua dauka eta Muñoz eta bertako soldaduek ahal bezala egiten diete aurre erasoei. Handik urrun, Jare eta Iker itsaslapurren itsasontzian daude preso bien bitartean. Kapitainak bere "merkantzia" germaniarrei zuzenean saltzea erabaki du eta Zuricheko porturako norabidea hartu du, Jare askatu nahian haien atzetik Nizar eta Madame Pompidou dituztela jakin gabe. Euskal Artxipelagoan, bestalde, Eneko eta Iratik beste bide bati ekingo diote Ipar Afrikako Ligako Salah buruzagiarekin elkartuz. Aitorrek, Kofradixak Eibarren dituen ziega ilunetan atxilotua, ez du honen guztiaren inolako berririk eta nahikoa du itauntzailearen galderei erantzuten.
_________________________________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, ULU estudioan.
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan.
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu.
Irudiak: Xabier Sagasta.
Zuzenketak eta edizioa: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
11/12/2022 • 0 minutos, 0 segundos
#00.- Artxipelagoa II trailerra: ''Ekaitza badator''... berriro!
Artxipelagoa soinu fikzio seriearen II. denboraldia dator erasoka EITB Podkast atarira, "ekaitzak" jarraitzen duelako. Abenduaren 12-tik aurera astelehenero izango dituzu, banan bana, 8 atalak.
Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundo osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin lehia estuan. Euskal Artxipelagoak neutral jokatu nahi izan du, merkatal harremanak indartuz burujabe izaten jarraitzeko.
Ipar Afrikako Ligak Barra setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi du ordea. Piratek Jare bahitu dute eta beste europar potentziari, Germaniarrei, saldu nahi diote. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek "bilatzaile" bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila da, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik.
Euskal Artxipelagoan, Muñozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, Muñozen "ezintasuna"ren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta "hildako" alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da.
Nizar, bestalde, Pompidou-rekin batera Jareren bila abiatuko da Monastegirantz eta Alpeetara gero. Kanpotarrak ez dituzte onartzen. Jarek, errazago luke bertan sartzea, han jaioa bait da. Ezusteko norbait ezagutuko du: Olatz.
Jareren pertsonaiari, Aitziber Garmendia aktoreak jarrio dio ahotsa eta Eneko Sagardoyk beste pertsonaia nagusiari; Ikerri. Aitorren paperean Iñaki Beraetxe aritu da eta bigarren denboraldian Itziar Ituñoren ahotsak gorpuztuko du Olatz pertsonaia berria. Bieuseko (Bikoiztaile euskaldunen elkarteko) kide gehigok ere parte hartuko dute, hala nola Sara Cozar edo ete Clara Badiola. Anar Zuazuak gidatu du aktoreen lana.
Artxipelagoaren zuzendaritza Oier Aranzabalek egin du, eta berea da Artxipelagoa soinu fikzioaren bigarren denboraldiko soinu paisaia ere. Gidoiak, Xabier eta Martin Etxeberriarenak dira eta ekoizpena Ulu Mediak egin du. Grabazioak Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan egin dira eta Ulu Estudioan amaitu.
Irudiak Xabier Sagastarenak dira eta Rafa Ruedarena Soinu banda originala.
7/12/2022 • 0 minutos, 0 segundos
#08.- atala: Itsasargia
Iker eta Jare mangladian galduta dabiltza. Iker lasaitasuna mantentzen ahalegintzen da baina Jare, ordea, gainezka eginda dago azken aldian gertatu zaionarekin eta, batez ere, Nizarrengaitik.
Gorbeiako hirigunean, goizeko guardia egiten duten zaintzaileek kanpoko harresian dauden zakur basati batzuk uxatu eta erdi-janda dagoen esku bat topatzen dute.
---------------------------------
Fitxa Teknikoa :
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.
21/11/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#07.- atala: Belar-itsasoa
Jare, Nizar eta Iker belarrezko itsaso baten tankera duen mangladi eremu zabala nekez zeharkatzen saiatzen ari dira. Ikerren txalupa mangladiko lohi gunetan kateatuta geratzen da sarri, eta piztia ezezagunez inguratuta daude. Hori gutxi ez eta Nizar haserre dago Ikerrekin, jelosiak eraginda.
Aitor portura jaitsi eta ezagun batekin topo egiten du. Ainguratuen herrixka bat eraso dutela kontatzen dio honek eta Aitor zerbait susmatzen hasten da.
------------------------------
Fitxa teknikoa:
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EITB podkasterako espreski ekoitzitako fikzio podcasta da.
14/11/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#06.- atala: Apokalipsia
Madame Pompidouk Ipar Afrikako "bahitzaileen" gorpuak topatzen ditu eta Artxipelagoko agintariei jakinarazten die. Gorbeiako Batzarrean, Aitor informazioa irentsi nahian dabil. Muñozek Barrako itsasontziak Jareren bila ipiniko dituela agintzen dio.
Nizar eta Jarek Ainguratuen herrixkan ez dakite zer egin, nora joan. Iker transmisorea konpontzen saiatzen ari da mezu bat bidaltzeko baliatu ahal izateko. Baina bat-batean herrixkan alarma oihuak entzuten dira.
------------------------------------
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.
4/11/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#05.- atala: Ainguratuak
Traganarruaren txikizioaren ostean, Jare eta Nizarren txalupa ia hondoratua topatzen du Ikerrek eta bere etxera eramaten ditu, Hernioko mangladietan kokatua dagoen Ainguratuen herrixkara.
Baltzaren ordainpeko bahitzaileek hiltzat jotzen dituzte Jare eta Nizar baina, badaezpada, esploratzaileak bidaltzen dituzte haien bila.
---------------------------------------------
Fitxa teknikoa:
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu mediak eitb podkasterako espreski ekoitzitako fikzio podcasta da.
31/10/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#04.- atala: Traganarrua
Abordaiaren ostean, Jarek itsas lapurrei nahi dutena eraman eta bakean uzteko esaten die. Ez da lapurtzen dioten lehen aldia. Itsas ontziko Kapitainak interesez aztertzen ditu Jarek biltegian dituen burdin zakuak, baina ez da horren bila etorri, Jareren bila baizik. Aitorrek, Batzarraren osteko afarian, urduri dagoela aitortzen die Eneko eta Iratiri; ez du garbi ikusten Batzarrean zein jarrera hartu.
--------------------------------------
Fitxa teknikoa:
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte, Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.
24/10/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#03.- atala: Itoginak
Euskal Artxipelagoko Batzarraren hasieran, Muñoz, Eibarko agintariak gogor hitz egiten du Ipar Afrikako Ligak suposatzen duen arriskuari buruz. Babes egiturak indartzeko beharra azpimarratzen du, eta gudarostea sortzea etor daitezkeen erasoei aurre egiteko. Jare eta Nizar, erdi haserre, badiatik urrundu dira beste itsas ontzi batek jarraitzen dituela ohartu gabe. Laster, ustekabeko topaketa izango dute.
--------------------------------------------------------------------
Fitxa teknikoa:
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu mediak eitb podkasterako espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.
17/10/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#02.- atala: Gorbeiako arbola
Artxipelagoa podcastaren bigarren atalean, Jare eta Aitor Gorbeiako badiara abiatzen dira, Euskal Artxipelagoaren Batzarrera joateko. Nizar lemazain gisa laguntzeko berarekin eramatea erabaki du Jarek. Aitonak ez du guztiz begi onez ikusten hori, eta halaxe jakinarazten dio bere bilobari.
Badaki Jare bihotz onekoa dela eta kariñoa hartu diola Nizarri, baina Batzarrera joango diren askok arabiarren aurkako joera gogorra dutela esaten dio. Bitartean, urrunetik, itsas ontzi ezezagun batek jarraitu egiten ditu.
--------------------------------------------
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.
9/10/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#01.- atala: Hiru olatuak
Ongi etorri Artxipelagoa fikzio podcast apokaliptikora. Zortzi ataleko sail bat duzu aurrean eta hau da sail horretan lehen atala zure belarrien gozagarri. Audio espaziala deritzan sistema binauralean dago soinu nahasketa egina istorioaren barruan zeharo murgildu zaitezen play eman orduko.
-------------------
Lehen atalaren sinopsia: 2103 urtea, Euskal Artxipelagoan kokatuta zaude. Ia 80 urte igaro dira mundua kolpera aldatu zenetik, itsasoaren maila 500 metro igo eta Hiru Olatu ikaragarriek planetaren gehiengoa urpean utzi zutenetik. Hondoratze ostean jaio den Jare neska gaztearentzat egun ona da gaurkoa edonola ere. Goierriko kostaldetik abiatu den bere belauntzian Urbasako itsas-portura gerturatzen ari da.
--------------------
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EiTB Mediarako ekoitzitako fikzio distopikoa biltzen du podcastak.
3/10/2021 • 0 minutos, 0 segundos
#00.- Artxipelagoa trailerra: ''Ekaitza badator''
Fikziozko podcast berezia eskainiko dizu Eitb podkast atariak udazkenean. Hemen duzu Artxipelagoaren aurrerapena zure belarrien gozagarri. Jantzi aurikularrak, soinu inguragarria hobeto jasotzeko.
----------------
SINOPSIA: Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea.
EiTBk eta ULU Mediak ekoitzitako podcasta da.
------------------
Zuzendariak: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Gidoia: Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Aktore lanetan: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea.